News

Rss
DEC 13 2018

CIC energiGUNE renueva la presidencia de su patronato / CIC energiGUNEk Patronatuko Presidentetza eraberritu du

CIC energiGUNE renueva la presidencia de su patronato / CIC energiGUNEk Patronatuko Presidentetza eraberritu du

·     

  • Pilar González Fernández, Responsable de Almacenamiento de la Dirección de Innovación, Calidad y Sostenibilidad de IBERDROLA, ha asumido la Presidencia del Centro en este nuevo periodo en un nombramiento por unanimidad del Patronato de la fundación.
  • CIC energiGUNE, reconocido a nivel internacional como experto en almacenamiento de energía, afronta una nueva etapa para avanzar junto con las empresas en los retos del futuro.

 Bilbao, 13 diciembre 2018. El patronato del centro de investigación CIC energiGUNE ha aprobado la renovación de su presidencia en un acto que ha tenido lugar esta mañana en Bilbao. Pilar González Fernández, en representación de IBERDROLA, ha sido elegida presidenta por unanimidad y toma de esta forma el relevo de Aitor Oregi, Director de Energía, Minas y Administración Industrial del Gobierno Vasco.  Con esta decisión, con el máximo cargo del centro en manos de una empresa vasca, CIC energiGUNE aborda un objetivo fundamental para el cumplimiento de su misión como es el de la transferencia de tecnología a la empresa, así como su impacto en la sociedad.


Pilar González es licenciada en Ciencias Físicas por la UAM, fue número uno de su promoción y cuenta con casi 20 años de experiencia profesional en el sector de la energía. Lleva más de 10 años trabajando en IBERDROLA, donde actualmente es Responsable de Almacenamiento Energético dentro de la Dirección de Innovación Calidad y Sostenibilidad. Dentro de IBERDROLA ha desarrollado diferentes funciones y ha trabajado, entre otros, en el Gabinete de Presidencia y en la Dirección Internacional de IBERDROLA. Es una de las mayores expertas de IBERDROLA en sistemas de almacenamiento de energía y desde el año 2016 es miembro del comité técnico de la Asociación Europea de Almacenamiento (EASE).

La renovación de la presidencia de CIC energiGUNE se aborda en clave de futuro, tanto desde un punto de vista de cambio tecnológico en el sector energético como desde una apuesta de país hacia la independencia y sostenibilidad energética. En este contexto, Pilar  González se incorpora en un momento en el que el centro debe consolidar su posicionamiento como centro de referencia en almacenamiento de energía del sur de Europa. En su nombramiento, González ha afirmado que "estamos en un momento en el que el almacenamiento de energía va a ser uno de los siguientes ejes del cambio tecnológico en el sector energético, lo que nos hace augurar un futuro muy prometedor. Me incorporo a este proyecto con el propósito de aportar mi experiencia en este campo, de cara a contribuir una correcta alineación del centro hacia las necesidades del tejido empresarial vasco."

 

Sobre CIC energiGUNE

CIC energiGUNE es el centro de investigación referente en Europa en el ámbito del almacenamiento de energía. El centro, iniciativa estratégica en este campo del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco, cuenta además con el respaldo de la Diputación Foral de Álava, del Ente Vasco de la Energía y trabaja con las principales empresas del sector de la energía y del almacenamiento de Euskadi: Iberdrola, Cegasa Portable Energy, Sener, Siemens Gamesa, Ormazabal, zigor, Solarpack, CAF, etc. Además, el centro dispone de instalaciones únicas en el sur de Europa entre las que destacan sus infraestructuras de prototipado y testeo para almacenamiento eléctrico y térmico. Gracias a esta combinación de equipo investigador de primer nivel e instalaciones excelentes, CIC energiGUNE se ha convertido en un centro referente, avalado por sus publicaciones científicas en el ámbito de las baterías en estado sólido para electromovilidad (entre otras líneas de investigación), además de su  trabajo con  compañías reconocidas a nivel local e internacional.

Cuenta con más de 400 publicaciones científicas, participación en más de 30 proyectos industriales al año, y 17 proyectos europeos de investigación, de los que lidera un 25%.

 

Galería de fotos: https://we.tl/t-v1pORy6UQF

Video CIC energiGUNE: https://youtu.be/8pXECjrOrrs

 

  • Pilar González Fernándezek, IBERDROLAko Berrikuntza, Kalitate eta Jasangarritasun Zuzendaritzako Biltegiratze arduradunak, bere gain hartu du Zentroko Presidentetza denboraldi berrirako, Fundazioaren Patronatuak aho batez izendatu ostean.
  • CIC energiGUNEk -nazioarte mailan energia biltegiratzen aditutzat hartzen dena -etapa berri bati aurre emango dio, etorkizuneko erronketan enpresekin batera aurrera egiteko.

 

 Bilbo, 2018ko abenduaren 13a. CIC energiGUNE ikerketa-zentroko Patronatuak Presidentetza eraberritzea onetsi du, Bilbon, gaur goizean, egindako ekitaldi batean. Pilar González Fernández, IBERDROLAren ordezkari gisa, hautatu da presidente aho batez, eta Eusko Jaurlaritzako Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendari Aitor Oregi ordezkatuko du.  Erabaki horren eskutik, Zentroko kargu nagusia euskal enpresa baten eskuetan dagoenez, CIC energiGUNEk funtsezko helburu bati helduko dio, bere xedea betetzeko: enpresari teknologia transferitzea eta horrek gizartean duen eragina nabarmentzea.

Pilar González Fisika Zientzietan lizentziatua da UAMen eskutik, bere promozioko lehena izan zen eta 20 urte inguruko lanbide-esperientzia du energiaren sektorean. 10 urte baino gehiago daramatza IBERDROLAn lan egiten eta, gaur egun, enpresako Berrikuntza, Kalitate eta Jasangarritasun Zuzendaritzako Energia Biltegiratze arduraduna da. IBERDROLAn hainbat eginkizun izan ditu eta, besteak beste, IBERDROLAko Presidentetza Kabinetean eta Nazioarteko Zuzendaritzan lan egin du. IBERDROLAko aditu nagusienetako bat da energia biltegiratzeko sistemetan eta, 2016. urteaz geroztik, Europako Biltegiratze Elkarteko (EASE) batzorde teknikoko kidea da.

CIC energiGUNEko presidentetza eraberritzeari etorkizunari begira ekin zaio, sektore energetikoko aldaketa teknologikoari nahiz energia mendekotasunik ezari eta jasangarritasunari begira. Testuinguru horretan, zentroak energia biltegiratzen hegoaldeko Europako erreferentzia-zentro bezala sendotu behar den garaian hasiko du Pilar Gonzálezek bere zeregina. Izan ere, izendatu denean, hauxe adierazi du Gonzálezek: "garaiotan, energia biltegiratzea sektore energetikoaren aldaketa teknologikoaren hurrengo ardatzetako bat izango da, eta horrek etorkizuna oparoa izango dela iragartzen digu. Arlo honetan dudan esperientzia ekartzeko asmoz sartu naiz proiektu honetan, zentroak euskal enpresa-ehunaren beharrekin egoki bat egin dezan laguntzeko".

 

CIC energiGUNEri buruz

CIC energiGUNE ikerketa-zentro erreferentea da Europan energia biltegiratzearen eremuan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren ekimen estrategiko da eremu horretan zentroa, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntza du. Halaber, energiaren eta biltegiratzearen sektoreko Euskadiko enpresa nagusiekin lan egiten du: IBERDROLA, CEGASA PORTABLE ENERGY, SENER, SIEMENS GAMESA, ORMAZABAL, ZIGOR, SOLARPACK eta CAF, besteak beste. Hegoaldeko Europan bakarrak diren instalazioak dauzka zentroak, hala nola, prototipoak eta saiakuntzak egiteko azpiegiturak edo biltegiratze elektriko eta termikorako instalazioak. Lehen mailako ikerketa-taldea eta instalazio bikainak izateari esker, CIC energiGUNE erreferente bilakatu da; izan ere, kokapen hori elektromugikortasunerako egoera solidoko baterien arloan (beste ikerketa-ildo batzuen artean) egindako argitalpen zientifikoek ziurtatzen dute, baita tokiko nahiz nazioarteko konpainia ezagunekin egindako lanek ere.

400etik gora argitalpen zientifiko dauzka eta urtean 30 industri proiektu baino gehiagotan parte hartzen du, baita 17 ikerketa-proiektu europarretan ere, horien % 25en buru izanik.

 

Argazkiak: https://we.tl/t-v1pORy6UQF

CIC energiGUNEri buruzko bideoa: https://youtu.be/8pXECjrOrrs

We use our own and third-party cookies to analyse user browsing.

Continuing browsing will imply acceptance of their use. The settings can be changed and further information can be found here.