Noticias

Rss
JUN 26 2019

CIC energiGUNE BatteRIes Europe-n integratu da, Europa mailan baterien ekintza ikerketak koordinatuko duen plataforma

CIC energiGUNE BatteRIes Europe-n integratu da, Europa mailan baterien ekintza ikerketak koordinatuko duen plataforma
  • Ekainaren 25ean, asteartea, Bruselasen izan zen Europako Batzordearen babesa duen ekimen honen aurkezpen ofiziala non kontinenteko ikerketa eta industria arloko  balio-katearen zenbait ordezkari bildu ziren.
  • BatteRIes Europe edo ETIP (European Technology & Innovation Platform) on Batteries Europa mailako ikerketa ekintza guztiak koordinatuko ditu, goraka ari diren teknologietatik horien ezarpenera arte.

CIC energiGUNE energia elektrokimikoaren eta termikoaren biltegiratzearen alorrean Europan erreferentziazkoa den ikerketa zentroak parte-hartze aktiboa izango du BatteRIes Europe foroan, non koordinatuko dira etorkizuneko bateriaren garapenerako ikerketa ekintza guztiak. Plataforma, Europako Batzordearen presidenteorde eta energía komisarioa den Maroš Šefčovič-ek aurkeztu zuen atzo Bruselasen, ikerketa eta industria arloko balio-katearen topaleku bihurtzearen helburuarekin.

Gainera, CIC energiGUNEk presentzia nabarmena izango du BatteRIes Europe foroan, izendatua izan baita Bateria Egonkorren Aplikazio eta integrazio Taldea lideratzeko. Erantzunkizun hau, Javier Olarte CIC energiGUNEko Transferentziako Zuzendariak izango du eta horrekin batera, bere helburu nagusia, ikerketa eta berrikuntza arloko erronken identifikazioa izango da, batez ere, sare elektrikoaren eta bere ezarpen desberdinen irtenbideen garapena eta lehentasun zein behar teknologikoak zehaztea.

Gainera, CIC energiGUNE eta CIDETEC –biak BRTAren partaide-, fororaren Estatuko bi ordezkari bakarrak dira. Beraz, azpimarratzekoa da, Euskal Herriak duen indarra energía biltegiratzearen alorrean eta lortu duen posizionamendua abangoardiako taldean kontinente mailan. Guztira, Europar Batasuneko 9 herrialdeetako ordezkarik osatzen dute ekimen hau.

Maroš Šefčovič-ek adierazi zuen bezalaxe, BatteRIes Europe-n proposatzen den lana ez da hutsetik hasi, baizik eta CIC energiGUNE bezalako aktore ezberdinek garatutako zereginetatik. CIC energiGUNEk azken urteetan I+D alorrean egindako lana, ekimen honen sorreran zer esan handia izan du eta bere liderra Innoenergy-rekin batera, ateak zabaldu dizkiote “Izugarrizko ekosistema industrialari”. Halaber, nabarmendu zuen etrokizuneko bateriaren garapena parean dagoela Europar Batasunak duen apustuarekin; ekonomiaren ‘deskarbonizazioa’, eta ondorioz, Komisioaren babes osoa izango du.

CIC energiGUNEri buruz

CIC energiGUNE Europako erreferentziazko ikerketa gunea da energiaren biltegiratzearen arloan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arlo horretako ekimen estrategikoa da, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntza ere badu, eta energiaren eta biltegiratzearen sektoreko Euskadiko enpresa nagusiak ditu bere patronatuan: IBERDROLA, CEGASA PORTABLE ENERGY, SENER, SIEMENS-GAMESA, ORMAZABAL, IDOM, SOLARPACK, CORPORACION MONDRAGON ETA NORTEGAS.

Horrez gain, CIC energiGUNE Europa hegoaldeko energia biltegiratze arloko erreferentziazko laborategia da, beste inon ez dauden instalazioak baititu. Horien artean, biltegiratze elektrikorako (automoziorako egoera solidoko bateriak barne) eta biltegiratze termikorako prototipatu eta testeatze azpiegiturak azpimarratu behar dira. 500 argitalpen zientifikotik gora ditu eta urtean 35 industria proiektu baino gehiagotan hartzen du parte.

Gure cookie eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigatze azterketa egin ahal izateko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu hemen.