CIC Energiguneri buruz

Nor gara?

CIC Energigune Euskadin egoitza duen energia ikertzeko zentro berria da. Bere eremuan nazioarteko erreferente bihurtu nahi du. Erakundeen eta administrazio publikoen babesarekin jaio da zentroa, energiaren sektorearekin zuzenean lotutako enpresa-ehunetik bezala.

Jarduera-ardatz hauek izango ditu:

  • Bikaintasuneko ikerketa:

    Teknologiaren ezagutza eta garapena sortzea, energiGUNEn landuko diren ikerketa-jardueren bidez.

    Zentroak euskal ikertzaileen kopurua gehitzea ekarriko du, zientzia-teknologia alorrean.

  • Ezagutzaren eta emaitzen transferentzia:

    Zentroan sortuko den ezagutza enpresa munduari transferitzeko konpromiso irmoa hartu du CICek. Horretarako, honako bide hauek erabiliko ditu:

    • Zentro teknologikoekin edota enpresekin lankidetzan, ikerketa proiektuen garapena.
    • Jabetza industrial eta intelektualari lotutako eskubideen salmenta, patente moduan, etab.
    • Spin-offs deritzon sorkuntza.
  • Maila handiko prestakuntza:

    Haren espezialitateetako zientzia-teknologia alorretan erreferentziazko prestakuntza-jarduerak egingo edota babestuko ditu.

  • I+G+b esparruan egiten ari diren lanen eta ahaleginen koordinazioa:

    Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait eragile (unibertsitateak, zentro teknologikoak...) energia arloan egiten ari diren ahalegina bateratzea indartuko du.

Kudeaketaren balio erantsiaren politika

CIC energiGUNEn kudeaketa funtzezko elementutzat hartzen dugu zentroaren funtzionamendua hobetzeko, kontutan izanda I+G+b ekintza aurreratuak, bikainak, eta disruptiboak eta haien merkaturako transferentzia, arrakastarako giltzak direla.


Kudeaketaren balio erantsiaren politikaKudeaketaren balio erantsiaren politika

Gure cookie eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigatze azterketa egin ahal izateko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu hemen.