Aurkezpena

Ingurumen zientzietan lizentziatu zen 2009an Malagako unibertsitatean. 2011. urtean, unibertsitate berean, Materialen Sintesi eta karakterizazio masterra burutu zuen; oxido solidoko erregai-pila simetrikoen elektrodo materialen azterketa izanik bere master amaierako lanaren gaia. Azken ikerketa hori, fisika eta kimika inorganikako departamentuetan burutu zuen, Enrique Ramírez Losilla eta David Moreno Lopezen gidaritzapean. Urtebete gehiagoz egin zuen lan proiektu horretan, gobernu Andaluziarrak finantzaturik. 2013ko urtarrilean, CIC energiGUNEren parte izatera pasatu zen. Bertan Montse Casas Cabanas eta Miguel Ángel Muñoz doctoreen zuzendaritzapean elektrolito akuosodun sodio-ioi baterien kostu baxuko elektrodoak gai bezala zuen doktorego tesia egin zuen. Proiektu nazional baten barruan zegoen ikerketa horri 2016ko maiatzean eman zion amaiera, doktore titulua lorturik. Lan horren parte bezala, hiru hileko estantzia burutu zuen Hydro-Québecen, Abdelbast Guerfi eta Karim Zaghib doktoreen gidaritzapean. Doktore titulua lortu ondoren, post-doktore ikertzaile moduan lan egiten jarri zen Nanteseko Jean Rouxel Material institutuan, Frantzian. Ikerketa lanpostu hori CNRS kontrotatu bitartez burutu zen eta Joel Gaubicher irakaslearen gidaritzapean aritu zen. Loira eskualdeko gobernu eta entitate industrial desberdinen dirulaguntzak izan zituen proiektuak, eta proiektuak energía berriztagarrien biltegiratzeko elektrodo organiko birziklagarriez osaturiko elektrolito akuoso bateria bat garatzea zuen helburu. Lanaren zati handi bat isil-mandatukoa zen eta bateriaren osagai ezberdinen korrosio ebaluazioarekin erlazionatuta zegoen. Horrez aparte, goian aipatutako material organikoekin eginiko elektrodo lodien (>mm) diseinu eta ikerketa egin zuen. Gainera, Joël Gaubicher irakaslearekin batera Ingenieritza ikasle baten gradu amaierako lana gidatu zuen, baita, doktoregai baten azken karakterizazio lanak burutu ere. 2018ko apirilean CIC energiGUNE-ko parte izatera pasatu zen berriz ere, biltegiratze energetiko, bateria eta superkondentsadore saileko Postmorten taldearen partaide bilakatuz.

Interes zientifikoak

  • Gaur egun merkatuan dauden bateria eta superkondentsadoreak
  • Na-ioi eta Li-ioi elektrolitoen formulazioa
  • Etorkisuneko bateria sistemak
  • Superkondentsadore eta baterien degradazio mekanismoak

Sariak

  • Doktoregoa UPV/EHUn, Cum Laude kalifikazioarekin eta nazioarteko aipamena, zientzia eta materialen teknologia 2016an

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE