Araba eta ingurua

Araba eta ingurua

Araba Euskadiko Autonomia Erkidegoan dagoen probintzia eta lurralde historikoa da. Hiriburua Gasteiz da eta, aldi berean, erkidego osoko hiriburua ere bada. 2 923 km2-ko azalera eta 315 525 biztanle ditu. Hiru euskal probintzietako handiena da, baina baita biztanle gutxiena dituena ere.

Lurraldea zazpi kuadrillatzen dira (probintzia banatzen den eskualdeak. Erakunde historikoak dira eta biztanleen beharrei erantzutea eta haiek administratzea da beren funtsezko egitekoa, batez ere, landa-eremuetan): Aņanako Kuadrilla, Aiarako Kuadrillea, Kanpezu-Arabako Mendialdea Kuadrilla, Guardia-Arabako Errioxa Kuadrilla, Aguraingo Kuadrilla, Gasteizko Kuadrilla (Gasteizko udalarekin bat dator), Zuiako Kuadrilla.

Arabako probintziak bere hiriburua kenduta, Gasteiz, 80 000 biztanle inguru ditu. Makrozefalia nabarmena da; izan ere, probintziaren guztizko populazioaren % 70 Gasteiz hiriburuan bizi da. Nolabaiteko indarra duten herrien eskasiaren emaitza da Arabako makrozefalia. Salbuespena Araiako Haranean aurki dezakegu Laudio edo Amurrio hirietan. Biek ala biek 10 000 biztanle baino gehiago dituzte. Arabako erdialdeko gunean biltzen da populazio gehiena, probintziaren alde horretan baitago Gasteiz. Nolabaiteko garrantzia duten herriek inguratzen dute hiriburua eta horiekin batera 250 000 biztanlera iristen da. Zuia, Zigoitia, Legutio eta Arratzua-Ubarrundia daude hiriburuaren iparraldeko mugan; Agurain, Alegria-Dulantzi eta Iruņa Oka Madril - Irun trenbidearen ardatzean; azken horiek Gasteizko erdigunearekin konektatzen ditu eta erdialdeko garrantzitsuenak dira.

Gure cookie eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigatze azterketa egin ahal izateko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu hemen.