Laguntza administratiboa

Laguntza

Atzerriko herritarrak sartzeko eta bizilekua eskuratzeko baldintzak

Europako Esparru Ekonomikoko (EEE) ikertzaile kideak eta Suitzako Konfederaziokoak Europako erkidegoko erregimenaren menpe daude eta mugitzeko askatasuna dute; horretarako pasaportea edo indarrean dagoen nortasun agiria baino ez dute behar, horretaz gainera Atzerritarren Erregistro Nagusian izena eman behar badute ere. Ezkontideak, bere ardurapean dauden zuzeneko aurrekoek eta ondorengoek -21 urtetik beherakoak edo adin hori gaindituta izan arren bere ardurapean daudenak- (ezkontidearenak badira ere) Espainian bizilekua izateko eta bertan lan egiteko eskubidea dute, aipatutako herrialdetakoak ez badira ere; horretarako, Europar Batasuneko herritarraren familiarraren bizileku txartela eskuratu behar dute.

Hirugarren herrialdeetako ikertzaileak: Espainian egoteko egonaldi edo bizileku baimena behar dute.

Bizileku baimenaren eta besteren kontura lan egiteko baimenaren izapidetza Ikerketa Zentro Kooperatiboan (CIC) dagokion eskabidea aurkeztuta hasi behar da; geroago, eskabide horren osagarri gisa, ikertzaileak diplomaziako misioari eta kontsuletxeko bulegoari egindako bisa-eskaera aurkeztu behar da.

Hasierako baimenen iraupena urtebetekoa da eta hurrengo berrikuntzen iraupena (bi egin daitezke, gehienez) bi urtekoa da.

Behin betiko bizileku baimena eskuratzeko, jarraian 5 urtez bizi behar da Espainian.

Gertuko familiarrek ere Espainian bizitzeko eskubidea dute, aldez aurretik familia berrelkartzeko bizileku baimena eskuratzen badute.

Gaiarekin lotutako dokumentuak eta estekak:

Zerga-gaiak

Espainiako zerga-sisteman 2 zerga mota daude:

  • Zuzenekoak, errenta eta ondarea eskuratzea zergapetzen dutenak: pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (EEEZ).

    Espainian zerga-egoiliartzat hartzen diren atzerritarrek (Espainian 183 egunez edo gehiagoz egon direnak edo jardueren muin nagusia Espainian dutenak) geure herrialdean ordaindu behar dituzte zergak eta mundu osoan jasotako errentak aitortu behar dituzte.

    Ikertzaileek, 'zerga-bizilekua' Araban edo lurralde komunean dutenean, lehen 5 urteetan zehar, PFEZ edo EEEZ ordaintzeko aukera dute. Eskuratu ahal izateko, derrigorrezkoa da ikertzailea Espainian ez bizi izan aurreko 10 urteetan.

    Pertsona bat bi herrialdetan zerga-egoiliartzat har daitekeenean, Espainiar estatuak hitzarmenak ditu (gehienak ELGAren ereduaren araberakoak) jarraian dagoen grafikoan berdez adierazitako herrialdeetan zerga bikoitzak ekidite aldera.
  • Zeharkakoa, ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzea, ondasunak eskualdatzea eta, orokorrean, eskubideak zergapetzen dituzte: BEZ, zerga bereziak eta ondare eskualdaketen gaineko zerga.
Gaiarekin lotutako dokumentuak eta estekak:

Gure cookie eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigatze azterketa egin ahal izateko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu hemen.